relk - elizakoak

Josu Muguruzari, zeina Euskadiren
Askatasunagatik Espainiak eraila izan baitzen


Gorputza mendietan barreiatuz
laino argitsu baten antzera
haran sakonetatik behera dator
nire Herria Askatasunera.
Belarrak bereizitako berdeekin
itsas urdin samurrean barrena
izutik itzulitako ontziekin
dator Herria Askatasunera.
Jausiko dira gizonak borrokan
galburu ebakien moduan.
Jausiko dira ahuldaderik gabe
heldutako mahats-aleen gisan.
Gorputzei zerien odoletik
egingo dugu ardo gaztea
bizi beteaz ostu haragitik
piztu behar gaituen ogi gorena.
Martiri-usain hartaz horditurik,
haren hats hilezkorraz aseta,
izukaitz egingo dugu aurrera, bihotz
bakarra lagun, Askatasunera!

cd: "pedres blaves"
edita: temps record
data: novembre 2006
videoprojecció 2006
filmació: cristina ferrer
montatge: joan vallcorba
text: jordi bilbeny
música: joan vallcorba
traducció i adaptació de "viàtic" a l'euskara: karlos abasolo

maira comalat: veu i coros
montse majà: violoncel
coqui castells: bateria
joan vallcorba: piano elèctric i programacions
marc planells: ud
edu acedo: violí
maria asensio: violí
sabina gelma: viola